lunes, 12 de abril de 2010

Autobiografia

AUTOBIOGRAFIA


Haurrak ginenean, nahiz eta irudimen gutxi izan, gure esku txikiekin nolabait hainbat eskulan egiten genituen. Garai hartan, Haur Hezkuntzan ginenean irakasleak ez zuen horrenbeste gidatu edo agintzen, hau da, ongi pasatzearen eta gozatzearen helburua izaten zuen. Arte lan guztiak ongi eginak egoten ziren, irakasleak prozesuari ematen ziolako garrantzia eta ez emaitzari. Arte lanak eginez irudimena gehiago izaten eta etekin hobeagoak lortzen joan ginen.
Haur Hezkuntzan, gehien erabiltzen genituen materialak honako hauek ziren: kolore eta forma ezberdinetako gometsak, marrazkiak, margo ezberdinekin egindako horma irudiak, plastilina…
Lehen Hezkuntzan, handiagoak egiten joan ginen heinean, irakasleak egindako lanari nota jartzen zion eta ahalik eta hobekien egitea zen gure helburua. Bertan, irakasleak erakutsitakoaren antzekoa egiteko joera handia zegoen. Momentu horietan gure pentsatzeko era honako hau zen “irakaslearen antzekoa baldin bada gustatuko zaio”.
DBH-n ( Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza), nahiz eta plastika ikasgaia izan hautazko ikasgai batzuk genituen; hala nola, artisautza, asmakuntza… Plastikan marrazki lineala lantzen genuen; objektu bat hartu eta horren alde ezberdinen marrazketa.
Behin bizitzako etapa hauek pasa ondoren, Batxilergora heldu ginen. Zoritxarrez, Batxilergoan sormenak eta ekoizpen artistikoak ez du inongo tokirik hartzen, eta beraz, bertan behera geratu ziren urte guzti haietan egindako lanak edo ahaleginak.
Hiruok, Plaiaundi institutuan Haur Hezkuntzako goi mailako modulua egin genuen. Bertan, bi urteetan plastika lantzeko aukera izan genuen. Egindako eskulanak haurretan pentsatuz egin ziren; hala nola, ipuinak, txotxongiloak, jolasak, jostailuak…
Orain ordea, unibertsitatean gaude eta ikasgai honekin berriro ere sormena, irudimena eta arte adierazpenak lantzeko aukera dugu esku artean. Momentu hauetan bakoitzaren ezagutza, esperientzia eta jakituria batuz ahalik eta gehien ikastea da gure helburua.


No hay comentarios:

Publicar un comentario