viernes, 7 de mayo de 2010

¿MATAN LAS ESCUELAS LA CREATIVIDAD?

Ken Robinsonek bideo honetan esaten duena oso interesgarria da, hain zuzen ere, eskolak umeen sormen gaitasunean jartzen dituen mugen inguruan hitz egiten du. Sormena, norberak sortzeko ahalmenari deritzo.


Gure ustez, behin Magisteritza bukatzen dugunean irakasleak izango gara, eta sormena, irudimena eta originaltasuna gultzatu beharko genituzke. Azken finean, txikiak izatean sormena asko lantzen da, baina urteak pasa ahala beste hainbat gauzei garrantzia gehiago ematen zaie, sormena gutxietsiz.


Haurrak txikiak direnean, nahiz eta hutsegiteak egin ez dute beldurrik izaten gelakoen aurrean erakusteko edo esateko. Berriz, handitzen joan ahala, beldurra nabariagoa da. Ikasleak galdera bat planteatzean itsiltasuna nabarmentzen da, hutsegiteari beldurra izaten delako.


Bideoan, beste ikusle guztiengandik aldenduta dabilen neskatxa bat ikus daiteke. Are gehiago, nahi duena egiten du irakasleari kasurik egin gabe. Behin irakasleak egoera horretaz jabetu ondoren neskatxarengana hurbildu eta zertan ari den galdetzean, haurrak argi du bere erantzuna: jainkoa marrazten ari naiz. Irakasleak, inork ez dakiela jainkoa nolakoa den erantzuten du. Haurrak honeko hau erantzuten dio: "ba oraintxe jakingo dute".


Arestian aipatu bezala, haurrak txikiak direnean oso ausartak dira eta beti ekintzara pasatzeko prest egoten dira. Argi dago, hezkuntza eta sormena elkarrekin eman behar direla, haurren irudimena, talentuari ahalik eta etekin handiena ateraz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario